FINANTZAKETA ESKAERA DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

 

Dokumentu hau sinatzen duen edo duten pertsonek (aurrerantzean, "Eskatzailea") CaixaBank Payments & Consumer E.F.C., E.P., S.A. sozietate unipertsonalari (aurrerantzean, "CaixaBank Payments & Consumer") eskatzen diote finantzaketarako ikerketa, eta, dagokion kasuan, finantzaketa ematea.

Horretarako:

(i) Eskatzaileak bere erantzukizunpean adierazten du ezagutzen duela eskaera-prozeduraren atalak betetzea beharrezkoa dela prozesua abiarazteko. Horrez gain, adierazten du emandako datuak egia direla, eguneratuta daudela eta bere datuekin bat datozela, baita finantzaketa ematen den unean ezarritako baldintzak eta bermeak ez dutela zertan etorri behar eskaera egitean zeudenekin. Zure datuak tratatzeko oinarri legala zure finantzaketa-eskaera da.

(ii) CaixaBank Payments & Consumer-ek Eskatzaileari jakinarazten dio CaixaBank Payments & Consumer behartuta dagoela Eskatzailearen kaudimena eta eskatutako produktuaren ondoriozko betebeharrak betetzeko gaitasunik duen ebaluatzera, lortutako informazioaren, bere politiken eta prozeduren arabera, kreditu-erakundeen kaudimenari aplikatu beharreko araudiari jarraiki (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/36/EB Zuzentaraua, 2013ko ekainaren 26koa, kreditu-erakundeen jarduerara sarbidea eta kreditu-erakundeen eta inbertsio enpresen zuhurtziazko gainbegiratzeari buruzkoa; eta dagokion erkidegoko arauaren transposizioa, 10/2014 Legearen bidez, ekainaren 26koa, Kreditu-erakundeen Antolaketari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzkoa, egina).

Araudi hori betetzeko, eskatutako produktutik eratorritako betebeharrak betetzeko gaitasunaren eta kaudimenaren ebaluazioa egiteko, Eskatzailearen datu guztiak erabiliko dira; datuok kredituak ematen edo kudeatzen dituzten erakunde hauetatik lortuko dira, CaixaBank, S.A. ("CaixaBank") taldearen parte direnak, baita haien menpe daudenetatik ere, zuhurtziazko kontsolidazioaren ondorioetarako:

CaixaBank, S.A.; Nuevo MicroBank, S.A.U.; CaixaBank Equipment Finance, S.A.U.; Telefónica Consumer Finance, E.F.C., S.A.; Banco BPI, S.A.; Corporación Hipotecaria Mutual, E.F.C. S.A.; HipoteCaixa2, S.L.; eta CrediFimo, S.A.U.

(iii) Eskatzailea kontsumitzaile bat bada, CaixaBank Payments & Consumerek eskaera aztertuko du mailegu arduratsuen politikaren arabera. CaixaBank Payments & Consumerek ez du inolako konpromisorik hartuko eragiketaren eskaeraren emateari dagokionez. Baliteke CaixaBank Payments & Consumerek eragiketa ematea, proposatutako zehaztapenen arabera edo egokiagoen arabera, edo hura ukatzea, unean indarrean dagoen merkataritza- eta arrisku-politikaren arabera.

(iv) CaixaBank Payments & Consumer-ek Eskatzaileari jakinarazten dio egiazta dezakeela nazioarteko zehapen ekonomikoen eta finantzarioen arloko zerrenda jakin batzuetan sartuta dagoen; zehazki, lege, araudi, gidalerro, ebazpen, programa edo neurri murriztaileetan adierazitako pertsona edo erakundeen zerrendetan, gaur-gaurkoz horiek aplikatzen baititu CaixaBank Payments & Consumer-ek. Horiek ezartzen dituzte Nazio Batuek, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuko Office of Financial Sanctions Implementation (OFSI) of Her Majesty's Treasury (HMT) eta/edo U.S. Department of the Treasury’s Office of Foreign Assets Controlek (OFAC) hartutako nazioarteko zehapen eta kontrako neurri finantzarioen programetan aurreikusitako neurriak hartzea.

(v) Era berean, CaixaBank Payments & Consumerek jakinarazten dio Eskatzaileari CONFIRMA SISTEMAS DE INFORMACIÓN, S.L.-ri (“CONFIRMA”) laga diezazkiokeela bere datuak, iruzurra saihesteko; tratamendu hori arautzen duen erregelamenduarekin bat egin duten erakundeak dira haren erantzuleak (www.confirmasistemas.es helbidean identifikatzen dira guztiak), eta CONFIRMA da tratamenduaren arduraduna. Datuen titularrek harengana jo dezakete haien eskubideak (datuetara sartzea, horiek zuzentzea eta ezabatzea, horiei aurka egitea, tratamendua mugatzea eta datuen eramangarritasuna eskatzea), 3/2018 Lege Organikoan aurreikusi gisa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, idazki bat bidaliz helbide honetara: Avda. Industria, 18 (28760) Tres Cantos (Madrid).

(vi) Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentrala (CIR)

Eskaera hau aurkeztean, CaixaBank Payments & Consumer gai izango da CIRetik Eskatzaileak erregistratuta izan ditzakeen arriskuei buruzko txostenak eskuratzeko. Finantzaketa ematen bada, CaixaBank Payments & Consumerek adierazi beharko ditu kreditu-arriskuak zuzenean edo zeharka dituzten pertsonak identifikatzeko beharrezko datuak, baita pertsona eta arrisku horien ezaugarriak ere, tartean zenbatekoari eta berreskuragarritasunari dagozkienak, bereziki. 

CIRi aitortutako arriskuen titularrak uste badu adierazitako datuak ez direla zuzenak edo osatu gabe daudela, erakundearengana jo dezake datuok zuzentzeko edo ezabatzeko, baita Espainiako Bankuari eskatu erreklamazioa erakundeari helaraztea ere. Datu pertsonalen titularrek datuen babeserako araudian adierazitako eskubideak erabil ditzakete, legez aurreikusitako zehaztapenen arabera, Espainiako Bankura idatzita: calle Alcalá, 48, de (28014) Madrid.

Kreditu-informazioko sistemei kontsulta

Finantzaketa-eskaera aurkeztean, CaixaBank Payments & Consumer gai izango da kreditu-informazioko sistemetan dauden datuak atzitzeko:

ASNEF FITXATEGIA
Asnef Equifax Servicios de Información sobre Solvencia y Crédito
Ap. correos 10546, 28080 Madrid (sac@equifax.es)

BADEXCUG FITXATEGIA
Ap. correos 1188, 28108 Alcobendas (badexcug@experian.com)

CaixaBank Payments & Consumerek ez ditu esklusiboki ukatzen finantzaketa-eskaerak kreditu-informazioko sistemak kontsultatuta.

Profilak eta erabaki automatizatuak sortzea

Eskaeraren bideragarritasuna aztertzeko, CaixaBank Payments & Consumerek Eskatzailearen datu pertsonalak tratatuko ditu scoring ereduetan oinarrituta, edo antzekoetan; ereduok Eskatzailearen aldagai soziodemografikoen eta ekonomikoen analisi estatistikoetan dautza.

Bereziki, CaixaBank Payments & Consumerek Eskatzailearen profil bat sortuko du, hauekin:

  • Eskatutako eragiketa mota (tarifa, epea eta helburua).
  • Eskatzaileari buruzko informazio sozioekonomikoa (bizilekua, adina eta merkataritza-segmentua).
  • Eskatzailearen finantza egoera orokorra (saldoak, diru-sarrerak eta gastuak).
  • Kanpo datu-baseetan kontsultatutako diru-betebeharrak ez betetzeari buruzko informazioa (kreditu-informazioko sistemak), baita beste finantza-erakunde batzuk adierazitako arrisku-datuak ere.

CaixaBank Payments & Consumerek balio espezifiko bat esleitzen dio Eskatzailearen eta eskaeraren datu bakoitzari. Datu horien batura da Eskatzaileak izan dezakeen berankortasun probabilitatea edo ordainketa-betebeharrez ez-betetzea, eskatutako eragiketa eratuko balitz. Aldagai bakoitzaren garrantzia eta azken emaitzan duen eragina kalkulatzen du CaixaBank Payments & Consumerek eredu matematikoen bidez, eta kontuan hartzen dira erakundearen arriskuari buruzko barne politikak.

Emaitza horren arabera, CaixaBank Payments & Consumerek eskaera onartu edo baztertu egingo du modu automatizatuan, erakundeak onar dezakeen arrisku-mailaren arabera, arriskuari buruzko barne politikari jarraiki.

Eskatzaileari jakinarazten zaio eskubidea duela tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakien objektu ez izateko. Horretarako CaixaBank Payments & Consumerekin zuzenean harremanetan jarri behar du 900 460 402 telefono-zenbakia erabilita.

Tratamenduaren arduraduna eta datuen babeserako ordezkaria

CaixaBank Payments & Consumer kredituko finantza-negozio bat da eta CaixaBank, S.A. enpresaren ordainketa-erakunde filiala da, IFKa A08980153 du eta hau da bere egoitza: avenida de Manoteras, n.º 20. Edificio París (28050 Madrid).

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide hau erabili behar da: www.caixabank.com/delegadoprotecciondedatos.

Tratamenduaren helburuak

Eskatzailearen datu pertsonalak eta eskaera honen izapidetzearen bidez lortutakoak gehitu eta tratatuko dira CaixaBank Payments & Consumeren fitxategietan, Eskatzailearen kaudimena eta eskaeraren bideragarritasuna aztertzeko.

Datuak jakinaraztea

Agintari eta erakunde publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie datuak, eskatutako lege-betebeharrak betetzeko, baita zerbitzu-hornitzaile eta beharrezko hirugarrenei ere, eskaeraren kudeaketa eta betetzea egiteko.

Hirugarrenen datuen tratamendua

Eskaera bideratzeko CaixaBank Payments & Consumerek Eskatzailearen aldetik jasotzen dituen hirugarrenen datu pertsonalak helburu horiekin baino ez dira erabiliko eta ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, zerbitzuaren izaerak jakinarazpen hori dakarren kasuetan izan ezik, zein adierazitako helburura mugatuko den. CaixaBank Payments & Consumerek datu horiei buruzko sekretua mantenduko du, eta legez eska daitezkeen neurriak aplikatuko.

Datuak gordetzeko aldia

CaixaBank Payments & Consumerek datuak tratatuko ditu zurekin ezarritako kontratu- edo negozio-harremanak mantentzen diren bitartean. Zure datuak tratatzeko baimena ematen badiguzu helburu komertzialetarako, datuok tratatuko ditugu baimena kendu arte, edo CaixaBank Payments & Consumer enpresarekin dituzun kontratu- edo negozio-harremanak amaitu eta hamabi (12) hilabete igaro arte.

Araudiaren arabera, legeak CaixaBank Payments & Consumeri ezartzen dizkion betebeharrak betetzeko soilik gordeko dira datuak, baita erreklamazioak formulatu, erabili edo defendatzeko ere, sinatutako kontratu edo negozio harremanen ondoriozko egintzak preskribatu arte.

Eskubideak erabiltzea

Eskatzaileak eskubidea du datuetara sartzeko, horiek zuzendu, ezabatu eta mugatzeko, horiei aurka egiteko, baimena kentzeko, eta eramangarritasuna eskatzeko, legearen arabera, eta eskubide horiek guztiak erabili ahal izango ditu, horretarako jarrita ditugun kanal hauetako edozeinetan eskaera eginez:

  • CaixaBanken bulegoak.
  • Posta bidezko jakinarazpena: Apartado de Correos nº 209 de Valencia (46080).
  • Webgune honen bidez: www.CaixaBank.com/ejerciciodederechos.
  • Banku digitalean eta CaixaBank eta CaixaBank Payments & Consumeren aplikazio mugikorretan horretarako gaitutako aukeren bidez.

Erreklamazioak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean

Eskatzailea ez baldin badago ados bere datu pertsonalen tratamenduarekin, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarengana jo dezake eta erreklamazio bat aurkeztu URL honen bidez: https://www.aepd.es/.