CaixaBank Payments & Consumer erakundearentzat, etorkizunean pentsatzea iraunkortasunean pentsatzea da, gure balioen parte diren bi kontzeptu zatiezin baitira.
Iraunkortasuna berezkoa zaio gure enpresa-estrategiari, eta zeharka txertatzen dugu gure jardueran, hiru dimentsioei helduz: ingurumena, gizartea eta gobernantza (IGG). Hori lortzeko, Banku Iraunkorraren 2022-2024 Plana dugu, Taldearekin eta Banku Iraunkorraren Planarekin eta Garapen Korporatiboaren eta Jasangarritasunaren Arloarekin elkarlanean lerrokaturik egindakoa, eta hortik bultzatzen eta jarraitzen da, hain zuzen, Plana.
Plana erakundearen arlo desberdinetatik bultzatu beharreko 100 ekimen baino gehiagok osatzen dute, gure bezeroei trantsizio iraunkorra lortzen laguntzeko eta gizarte-inpaktu positiboa sustatzen jarraitzeko irtenbide eta finantza-produktu inklusiboen bidez.
Hori lortzeko, iraunkortasunaren kultura sustatzen dugu gure langileen artean, lan-ingurune inklusiboa eskainiz eta haien talentua eta garapen profesionala bultzatuz, eta gobernu oneko praktikak inplementatzen ditugu, jasangarritasuna behar bezala integratuko dela bermatzeko erabakiak hartzean eta erakundearen prozesu guztietan.
Plana egiteko, materialtasun-azterketa bat egin izan dugu gure jarduerarako garrantzitsuak diren IGG gaiak identifikatzeko eta lehenesteko, gure interes-taldeen iritzia kontuan hartuta.
Horrez gain, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzen laguntzeko konpromisoa hartzen dugu; batez ere, gure jarduerak zuzenago eragiten dien hurrengo 5 helburuetan:
Gure bezeroei, partikularrei eta enpresei, ekonomia iraunkorrago baterantz egiten laguntzen diegu, eta hori posible egiten dugu ingurumenean eragina murrizten duten produktu jasangarrien finantzaketa sustatzen duten ekimenen bidez. Gure helburua da gizartea planetarekin orekatuagoa izango den etorkizun baterantz aurrera egiten laguntzea.
Gure jarduera deskarbonizatzeko barne-ekintzak ere bultzatzen ditugu, hala nola: gure txartelak birziklatzea, tiketa ez inprimatzeko aukera ematen duten STak edo bigarren txartela digitalizatzea, beste batzuen artean.
CaixaBank Payments & Consumer-en erronka da eragin positiboa sortzea pertsonengan, bereziki kalteberatasun-egoeran daudenengan.
Hori lortzeko, hainbat kolektibo eta enpresaren beharretara egokitutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu, gizarteratzeko irizpideak dituztenak.
Era berean, gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa bultzatzen duten programa eta proiektu sozialetan hartzen dugu parte.
Gure jardueraren kudeaketa arduratsuaren aldeko apustua egiten dugu, gizarte- eta ingurumen-alderdiak txertatuz gure gobernu-organoen eta erakundea osatzen duten arlo eta negozio bakoitzaren erabakietan.
Ondo dakigu gure konpainiaren arrakasta konpainia osatzen duten pertsonak gure balioekin konprometituta egoteari zor zaiola. Horregatik, haien ongizatea lortzeko lan egiten dugu, eta, aldi berean, haien talentua eta iraunkortasun-sentsibilizazioa sustatzen ditugu.
Gure jarduera lan-ingurune inklusibo, anitz eta parekidean gara dadin ere saiatzen gara.
CaixaBank Payment & Consumer erakundeak cookie propioak erabiltzen ditu zure nabigazioa aztertzeko, webgunearen funtzionaltasunak eta eskura jartzen dizkizun produktu eta zerbitzuak hobetzeko. Cookie horien erabilera onar edo ezets dezakezu "Onartu" edo "Baztertu" botoiak sakatuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu COOKIE POLITIKA.