Kanal horrek berme batzuk eskaintzen ditu, eta horien artean kudeaketa-prozesu osoaren konfidentzialtasuna edo Kontsulten kanalera bertara egindako sarreren ezabatze automatikoa bermatzeko bitarteko informatiko egokiak ezartzea nabarmentzen dira. Kontsultak izendunak dira, ezin dira izan anonimoak. Gogoan izan urtearen 365 egunetako 24 orduetan sar zaitezkeela Kontsulten Kanalera, dela korporazioaren gailu batetik, dela gailu pertsonal batetik. Horrez gain, Kanalaren plataformak kontsultak gaztelaniaz, katalanez, ingelesez eta portugesez aurkezteko aukera eskaintzen du. CaixaBank Payments & Consumer-ek eskerrak ematen dizkizu Kanal hau erabiltzeagatik. Izan ere, gure balio eta printzipio etikoekin duzun konpromisoa erakusten duzu horrekin, eta merkatuan aritzeko beharrezkoa den konfiantza sortzen da horrela. 'Zintzotasunaz zalantza izpirik ez dagoenean bakarrik egon daiteke konfiantza hau.'