Laura González-Estéfani Ramiro
Sailburua
Laura González-Estéfani Madrilen jaio zen, eta CaixaBank Payments & Consumereko kontseilaria da 2019ko azaroaz geroztik.
Ikus-entzunezko komunikazioan eta Informazio-zientzietan lizentziaduna Madrilgo Europako Unibertsitatean, eta Zuzendaritza-garapeneko programa egin zuen Vlerick Business School-en (Ghent, Belgika).
Gaur egun, TheVentureCity-ko sortzailea, CEOa eta general partner-a da, teknologiako inbertsio-funts global bat, nazioarteko teknologia-enpresetako sortzaileek eta exekutiboek sortua. 120 konpainia baino gehiagorekin osatutako portfolioarekin, arreta jartzen du Fintech/Ordainketak, HealthTech/Biotech, energia eta merkataritza elektronikorako azpiegituran, eta bulegoak ditu Madrilen, Miamin, San Franciscon eta São Paulon. Gainera, Garapen teknologikorako eta berrikuntzarako zentroaren (CDTI) aholkularitza kontseiluko kidea da.
Henry Crown Fellow egin zuen Aspen Institute 2022-k; mundu-mailako ekintzailetza laguntzen du Europar Bartzordearen European Innovation Council-en, Babson College WinLab-en, Standford LBAN program-en kontseilari gisa, eta Endeavor-eko mentore eta panelista da. Gainera, aingeru-inbertitzailea da 2000. urteaz geroztik, eta bere portfolio pertsonalak 40 konpainia baino gehiago ditu.
Aurretik lan egin zuen Siemens taldean; eBay-n Espainian; Facebook ireki zuen Espainian eta Europako hainbat herrialdetan 2008an, eta Silicon Valley-ra lekualdatu zen Growth, Mobile & Partnerships arloetako LATAM-eko arduradun gisa.
Azken eguneratzea: 2025eko otsaila