FINANTZA INKLUSIBOAK ETA SOZIALAK

 

Pertsonekin eta gizartearekin dugun konpromisoa jartzen dugu erdigunean. Hori posible egiteko, ordainbideak eta finantzaketa-zerbitzuak gero eta pertsona gehiagori eskuratzea errazten duten ekimenak bultzatzen ditugu.

GURE KONPROMISO SOZIALA

 

Gizartearen aurrerapenarekin eta pertsonen ongizatearekin konprometituta gaude. Horregatik, aliantzak egiten ditugu garapen iraunkorraren eta ingurumena babestearen balioak partekatzen dituzten gizarte-erakundeekin. Auzora konektatuta izeneko ekimenaren bidez, gure ordezkaritzetatik hurbilen dauden auzoetako gizarte-erakundeak identifikatzen ditugu, haiekin jarduerak eta ekintzak garatzeko.

FORMULA SOLIDARIOA PROGRAMA

Programa honen bidez, "La Caixa" Fundazioaren Gizarte Ekintzak ematen dituen funtsak osatzen dituzten gizarte-ekimenak babesten ditugu, enpresa kolaboratzaileen dohaintza eta deskontuekin. Formula Solidarioa programaren helburua da erakunde onuradunen proiektuak gauzatzen laguntzea. 

CaixaBank Payments & Consumer-ek 68 antolakunderi lagundu die proiektuetan CaixaBank-ekin eta "La Caixa" Fundazioarekin batera. Horren bidez, kolektibo zaurgarriei eta bazterketa sozialaren arriskuan dauden pertsonei zuzendutako proiektu horiek 2 milioi euro baino gehiago jaso dituzte.

MUGIKORTASUN SOLIDARIOA

PLUS ICON

Aliantzak egiten ditugu automobilgintzaren sektoreko gure bezeroekin, deskontuak eta/edo dohaintzak egin ditzaten, gizarte-erakundeei ibilgailu jasangarriak ematen laguntzeko. 2022an 45 proiektu burutu genituen, guztira 1,78 milioi euroko balioarekin.

OSASUNA, ELKARTASUNA ETA IRRIBARREAK

PLUS ICON

Kolektibo zaurgarrienen oinarrizko premia oftalmologikoak, odontologikoak eta entzumenezkoak estaltzen dituzten programak garatzen ditugu, bereziki, haurrei arreta eskainiz. 2022an, mota horretako 5 proiektu gauzatu genituen, 162 mila euroko balioarekin.

IKT SOLIDARIOA

PLUS ICON

Eten digitala murrizteko, gure bezeroekin batera dohaintzak egiten ditugu teknologiaren eta informazioaren sektorean. 

Dohaintza horien bidez, gizarte-erakundeen eta haien onuradunen behar materialak eta informatikoak asetzea bilatzen dugu, digitalizazio-prozesuetan lagunduz. 2022an, 7 ekimen solidario burutu genituen, 70 mila euroko balioarekin.

ETXE SOLIDARIOA

PLUS ICON

Gizarte-erakundeen bitartez, familien oinarrizko beharrak asetzeko proiektuekin lankidetzan aritzen gara, hala nola: ama-haurren premia handiko produktuak, osasunekoak zein elikadurakoak. 

Horrez gainera, erakunde horien instalazioetarako altzari egokiak erosten ere laguntzen dugu. Horrela, 2022an 182 mila euro bideratu genituen arlo horretako 11 proiektutarako.

RENTING SOLIDARIO

PLUS ICON

Gizarte-erakundeei laguntza ematen diegu ibilgailu ez horren kutsatzaileak erosteko edo ekipo-ondasunak berritzeko, iraunkortasunaren gaineko araudi berriak kontuan hartuta. Beren errealitate ekonomikora egokitutako baldintza eta kuoten bidez egiten dugu, hain zuzen.

ELKARTASUNA SUSTATZEN DUTEN CAIXABANK TALDEAREN BESTE EKINTZA BATZUK

Gure bezeroei eta, oro har, gizarteari zuzendutako beste ekintza horiek dohaintzen bilketa bultzatzen eta gizarte-erakundeekiko lankidetza sustatzen dute. 

ZENTZUA DUTEN DOHAINTZAK

PLUS ICON

ReUtilízame CaixaBank-en gizarte-ekimen bat da, enpresek soberan dituzten materialak gizarte-erakundeei egoera onean ematea sustatzen duena. Proiektu horrek ekonomia zirkularra bultzatzen du eta, dagoeneko, 19 erakunderen 384 dohaintza lortu ditu.

AMETSEN ZUHAITZA

PLUS ICON

Gure langileak, gure partnerrak eta gure bezero asko familia zaurgarrienei zuzendutako opariak erostera engaiatzen dituen ekimen solidario bat da. Horri esker, 25.000 haur baino gehiagok Gabonetako eta Erregeetako euren opariak ireki ahal izan dituzte.

EREIN ZURE PROIEKTUA

PLUS ICON

Urtero, CaixaBank Payments & Consumer-en lan egiten duten guztiek gizarte-erakundeen proiektuak aurkeztu ditzakete, CaixaBank-en Gizarte Ekintzaren laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera izan dezaten. Oro har, erakunde horietan kolaboratzen dute edo horiekin lotura zehatz bat dute. 2022an, gure plantillak 11 proiektu aurkeztu zituen guztira, eta 5 irabazle hautatu ziren.

ASTE SOZIALA

PLUS ICON

Gure plantillak, senide, lagun eta bezeroekin batera, boluntariotza maratoi batean hartzen dute parte CaixaBank-en Aste Sozialaren barruan. Guztira, 2.000 jarduera baino gehiago egiten ditugu Espainia osoan zehar, 1.000 inguru gizarte-erakunderekin lankidetzan arituz. Aste Sozialean egiten ditugun ekintzek askotariko gaiak dituzte, besteak beste: ingurumen-sentsibilizazioa eta -ekintza, adinekoentzako eta etorkinentzako arreta, hezkuntza, desgaitasuna edo haur-pobrezia. 2023tik aurrera, Aste Soziala Hilabete Soziala bihurtu da, sortzen duen inpaktua biderkatzeko helburuarekin.

FAMILIA PLANA

PLUS ICON

Adecco Fundazioak garatutako programa bat da, desgaitasuna duten pertsonei orientazioa eta laguntza emateko. Horren helburua da pertsonarekin eta familiarekin modu integralean lan egitea, haien autonomia, gizarteratzea eta lan-eratzea erraztearren.

IKUSI BIDEOA

AFLORA PLANA

PLUS ICON

Adecco Fundazioaren beste programa hori ere desgaitasunen bat duten pertsonen bizitza hobetzeko eta hori aukera batean bihurtzeko da. 

Horretarako, ekimen honek orientabidea eta laguntza ematen die osasun-kronikotasuna duten pertsonei, desgaitasun-ziurtagiria lor dezaten eta haien abantaila eta onura sozialak balia ditzaten.

IKUSI BIDEOA