Jaitsi Imagen

ORDAINDU MUGIKORRAREKIN TXARTELA ESKURA IZAN GABE 

  • Azkarra: Di-da batean pasako zara kutxatik.

  • Erraza: Txartela erabiltzeko modurik erosoena.

  • Segurua: Erabili bakarra den gailu-zenbakia eta eragiketa-kodea.

  • Pribatutasuna: Ez da gordetzen identifikatzea ahalbidetzen duen eragiketen daturik.

iOS baduzu, ordaindu Apple Pay-rekin. Ikusi nola erregistratu txartela hemen. Android bazara, ordaindu FNAC Credit-ekin. Ikusi nola erregistratu txartela hemen.

 download-x

TODO LO QUE DEBES SABER DE NUESTRAS TARJETAS AQUÍ.

Publizitatea: * CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa entitate hibridoak jaulkitzen du VISA FNAC txartela, eta hark baimendu behar du ezinbestean. Erakundeak aukeratu egin du ordainketa-zerbitzuetako erabiltzaileengandik jasotako funtsen babes-sistema gisa; gordailua eskaintzen da CaixaBank, S.A.n irekitako eta bereizitako bankuko kontu batean.

(1) Aukeratu zure hileko kuota, gutxienez 5 €-koa izan behar du, betiere kuota hori ez denean denboran zehar luza dadin saihesteko finkatzen dugun hileko gutxieneko kuota baino baxuagoa. Gutxieneko kuota horren baldintzak INEn eta kontratuan ezarritakoak dira, eta webguneko edo app-eko bezeroaren esparruan kalkulatuta ikusiko duzu, eta baita hileko zure laburpenean ere, xedatu duzun zenbatekoaren arabera. Ordainketa geroratuaren modalitatea (revolving) interesekin batera erabilitako kredituaren guztizkoa ordaintzean datza, epeka, hileko kuoten bitartez. Adibide adierazgarria 1.500 €-ko xedatutako kreditua modu geroratuan eta 48 hilabeteetan (lehen kuota eraginkorra 2023-05-01ean) itzultzeko kalkulatua 2023-04-01ean (kredituaren guztizko zenbatekoa): ITNa: %21,72, UTBa %24,02. Zordundutako zenbateko osoa: 2.257,49 €. Kredituaren guztizko kostua (interesen ordainketa): 757,49 €. Hileko kuotak: 47,03 €-ko 47 kuota eta 47,08 €-ko azken kuota bat. Amortizazio-sistema frantsesa. Hori guztia, txartelaren saldo zorduna gehituko duten eragiketa berririk ez egitearen eta zorra epealdiaren hasieran formalizatzearen hipotesipean.

(2) Hileko ordainketak: 3. Zerbitzuaren prezioa % 3a da, lehen hilekoan ordainduko dena. Gutxieneko zenbatekoa: 30 €. ITNa %0, UTBa %19,77. 1.500 €-ko erosketa zatikatu baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): lehenengo kuota: 545 €; gainerakoak: 500 €; interesik gabe; zordundutako zenbateko osoa: 1.545 €; kredituaren guztizko kostua: 45 €. Hileko ordainketak: 6. Gutxieneko zenbatekoa: 60 €. ITNa %14,95, UTBa %16,01. 1.500 €-ko erosketa zatikatu baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 261,01 €-ko 6 kuota; zordundutako zenbateko osoa: 1.566,06 €;  kredituaren guztizko kostua: 66,06 €; interesak: 66,06 €. Hileko ordainketak: 10. Gutxieneko zenbatekoa: 100 €. ITNa %14,95, UTBa %16,01.  1.500 €-ko erosketa zatikatu baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 160,47 €-ko 10 kuota. zordundutako zenbateko osoa: 1.604,70 €; kredituaren guztizko kostua: 104,70 €; interesak: 104,70 €. Hileko ordainketak: 12. Gutxieneko zenbatekoa: 120 €. ITNa %14,95, UTBa %16,01.  1.500 €-ko erosketa zatikatu baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 135,35 €-ko 12 kuota; zordundutako zenbateko osoa: 1.624,20 €;  kredituaren guztizko kostua: 124,20 €; interesak: 124,20 €. Amortizazio-sistema frantsesa.

(3) Hileko ordainketak: 3. Gutxieneko zenbatekoa 99 €. Gehieneko zenbatekoa 399 €. ITNa %0, UTBa %0. 399 €-ko erosketa baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 133 €-ko 3 kuota; interesik gabe; Guztira zordundutako zenbatekoa eta epekako guztizko prezioa: 399 €; kredituaren guztizko kostua: 0 €. Hileko ordainketak: 20. Gutxieneko zenbatekoa 399 €. ITNa %19,80, UTBa %21,70. 1.500 €-ko erosketa baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 88,67 €-ko 19 kuota; 88,57 €-ko azken kuota; Guztira zordundutako zenbatekoa eta epekako guztizko prezioa: 1.773,30 €; kredituaren eta interesen guztizko kostua: 273,30 €. Hileko ordainketak: 36. Gutxieneko zenbatekoa 599 €. ITNa %19,80, UTBa %21,70. 1.500 €-ko erosketa baterako adibide adierazgarria (kredituaren guztizko zenbatekoa): 55,59 €-ko 35 kuota; 55,72 €-ko azken kuota; Guztira zordundutako zenbatekoa eta epekako guztizko prezioa: 2.001,37 €; kredituaren eta interesen guztizko kostua: 501,37 €. UTBa epearen arabera alda daiteke.Amortizazio-sistema frantsesa. 

(4) Polizaren baldintzei lotutako informazioa. VidaCaixa, S.A.U. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-58333261) eta SegurCaixa Adeslas, S.A. de Seguros y Reaseguros-ekin (IFK: A-28011864) kontratatutako bizi-asegurua. Aseguru-eragiketaren harpidetza kasuan, CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. enpresak egingo du; horrela, bitartekari lana egiten du aseguruaren kontratazioan banku eta aseguruetako operadore lotu gisa VidaCaixa, S.A., SegurCaixa Adeslas, S.A., de Seguros y Reaseguros eta Metlife Europe D.A.C. erakundeentzat.Sukurtsala Espainian du eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzaren Aseguru eta Berraseguru Banatzaileen Erregistroan jasota dago, OV0077 zenbakiarekin, Zuzendaritzan bertan egiazta daitekeen bezala. Helbidea: Paseo de la Castellana 44, Madrid (DP 28046). Telefonoa: 91 339 70 00, www.dgsfp.mineco.es. CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U. enpresak dagokion erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. erakundearekin ( IFK: A28013050) laneko zabarkeriagatik sor daitezkeen erantzukizunak estaltzeko, indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz. Gainera, betekizun legalen araberako gaitasun finantzarioa du. Asegurua hautazkoa da eta txartelean erabilitako saldoaren gainean % 0,80ko ehunekoa aplikatzetik lortzen da hileko prima. Aseguruaren kostua, zeinaren kontratazioak borondatezko izaera duen, ez da barne hartuko zenbaketako objektu gisa UTBn ez baita derrigorrezkoa barne hartze hori. 

Kontsultatu zure kontratuan revolving ordainketa geroratuko txartelaren erabilera-baldintzak, etorkizunean erabiltzen duzunerako. CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U., avenida Manoteras n.º 20. Edificio Paris. 28050. Madrid. RI44780.