Langabezia:
Lan-kontratu mugagabea duten, funtzionarioen (bitartekoak) eta kooperatiben bazkideak diren bezeroen kaleratzea estaltzen du. Baldintza nagusia da EINak langabezia-egoera onartzea. Kontratua sinatzen denetik bi hilabeteko gabealdia dago eta hilabeteko frankizia.
Aldi baterako ezintasuna:
Aldi baterako ezintasuna estaltzen du autonomo, aldi baterako langile eta karrerako funtzionarioentzat. Kontratua sinatzen denetik bi hilabeteko gabealdia dago, gaixotasun kasurako soilik, eta hilabeteko frankizia.
Kalte-ordaina bi kasuetan:
-Txarteletan jaso beharreko kalte-ordaina: Aldi baterako ezintasuna adierazitako datara arte erabilitako saldoaren % 10 ordainduko da, hileko kuotetan, gehienez ondoz ondoko sei kuotatan, bezeroaren ordainketa-modua edozein dela eta 400 €/hilean, gehienez.
-Mailegutan jaso beharreko kalte-ordaina: Hileko kuotaren zenbatekoa ordainduko zaio, gehienez ondoz ondoko sei kuotatan edo txandakako 18 kuotatan, eta
400 €/hilean, gehienez.