MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK:

 

1. Zer da jakinarazpen hau?

Dokumentu honek zuk joan den urtean ordaindutako interesen, komisioen eta gastuen zerrenda jasotzen du, gure entitatearekin titular/titularkide/abal emaile gisa sinatu zenituen finantzaketa kontratuei dagokienez.

2. Jakinarazpenean agertzen diren zenbatekoak ordaindu behar ditut?

Ez, joan den urtean ordaindu zenituen, eta dokumentu honen xede bakarra informatzea da.
mativo.

3. Zergatik bidali didazue jakinarazpen hau?

Jakinarazpenean zehazten den kontratuaren edo kontratuen titularra, titularkidea edo abal-emailea zarelako, eta, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularrari jarriki (banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak ematean izan beharreko erantzukizunari buruzkoa), zure finantza-erakundea behartuta dagoelako bezero guztiei jakinarazpen hau bidaltzera.

4. Zenbatean behin jasoko dut jakinarazpen hau?

Urtean behin. Erosoagoa bazaizu eta nahiago baduzu jakinarazpen hau eta beste batzuk posta elektronikoz jaso, idatzi zure helbide elektroniko eguneratua bezeroaren gune pribatuan.

5. Informazio honek badu eraginik zergetan?

Ez. Informazioa emateko besterik ez da.

6. Zer da abal-emailea izatea? Zertan desberdintzen da titularra/titularkidea izatetik?

Abal-emailea: finantziazioari solidaritatez sendotasuna ematen dion pertsona da, eta kontratuaren titular/titularkidearen erantzukizun berberak ditu.
Titularra/titularkidea: mailegua hartzen duen pertsona da, eta kontratutik ondorioztatzen diren betebeharren arduraduna da.

7. Nola kalkulatu dira zenbatekoak?

Zuk joan den urtean ordaindutako interesen, komisioen eta gastuen batura da.

8. Zer da ohiko zigorra?

Ordainagiri bat itzuli izanak sortzen dituen gastuak dira (ez da sartzen berandutze-interesen zenbatekoa).

9. Zer alde dago interesen eta berandutze-interesen artean?

Interesak finantza-eragiketari aplikatzen zaizkionak dira; berandutze-interesak, berriz, ordainagiri bat ordaintzeari uzten zaion egunetik berriro ere ordaintzen den arte sortutakoak dira, eta ez diote eragiten ohiko zigorraren kobrantzari.
 

TERMINOEN GLOSARIOA

Interesak: kontsumitzaileak finantza-erakundeari ordaintzen dizkion zenbatekoak dira, ondasun bat gaur eskuratzeagatik eta bihar ordaintzeagatik zenbait kuotatan (hileko kuotak, orokorrean). Kuota bakoitzean ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, hileko interesaren ehunekoa (%) bider hil hasieran itzuli gabe geratzen den kapitala egiten da.

Berandutze-interesak: kontratuan ezarritako kuoten ordainketan atzeratzeagatik bezeroak ordaindu behar dituen zenbatekoak dira. Ordainagiria ordaintzeari uzten zaion egunetik berriro ere ordaintzen den egunera arte kalkulatzen dira, ordaintzeke dagoen zenbatekoaren gainean.
 

Irekitze-komisioa: CaixaBank Payments & Consumer erakundeak kobratzen duen zenbatekoa da bezeroaren ordainketa-ahalmena ebaluatzeagatik eta kreditua onartzean eman duen informazioa egiaztatzeagatik.

Irekitze-komisio finantzatua: goian aipatutako irekitze-komisioari CaixaBank Payments & Consumer erakundeak eragiketaren hasieran ordaintzea eta bezeroak kredituaren kuotekin batera itzultzea.

Amortizazio-komisioa: CaixaBank Payments & Consumer egin behar dituen kudeaketengatik bezeroak ordaintzen duen kontraprestazioa da, kreditua osoa edo zati bat kontratuan ezarritako epea baino lehen bertan behera utziz gero.

Ohiko zigorra: ordainagiri bat ordaindu gabe dagoelako CaixaBank Payments & Consumer erakundeak egin behar duen erreklamazioa kudeatzeagatik bezeroak ordaintzen duen zenbatekoa da.

Eskudirua ateratzeagatiko komisioa: CaixaBank Payments & Consumer finantza-erakundeak bezeroentzako kutxazain automatikoetan eskudirua prest ipintzeagatik, edo bezeroak banku-kontuan dirua sartzeagatik bezeroak ordaindu behar duen zenbatekoa da.

CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U., Caleruega kalea, 102, 28033 Madril - IFK-zk.: A-08980153 - Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua (36556 liburua, 29. folioa, M-656492 orria). Espainiako Bankuko E.F.C. erregistroan inskribatua, 8776 zenbakiarekin - Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren aseguru-bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua, OV0077 zenbakiarekin.