ESTALDURAK

Gure aholkulariek modu pertsonalizatuan emango dizute estaldura guztien berri.

ISTRIPU BIDEZKO HERIOTZA

PLUS ICON

Estalitako istripuaren ondorioz bada eta gertatu denetik urtebeteko epean aseguratua hiltzen bada. 

EZINTASUN IRAUNKOR PARTZIALA

PLUS ICON

Estalitako istripuaren ondorio zuzena bada eta gertatu denetik urtebeteko epean aseguratuak kalte fisiko konponezinak baditu, ezintasun iraunkor osoan sartzen ez direnak. 

EZINTASUN IRAUNKOR OSOA

PLUS ICON

Estalitako istripuaren ondorioz bada eta gertatu denetik urtebeteko epean aseguratuak kalte konponezin hauetako bat badu: 
-Erabateko itsutasuna edo begi baten ikusmenaren galera totala. 
-Paralisi osoa. 

GORPUTZ-ADAR BAT EDO GEHIAGO GALTZEA

PLUS ICON

Eskua, oina, besoa edo hanka. 

BAHIKETA-GASTUEN BERME OSAGARRIA

PLUS ICON

Garraiobidea bahitzeaz gero, aseguratzaileak ziurtagirian ezarritako kapitala ordainduko du gehienez, beharrezko gastu justifikatu gisa. 

TXARTELAREKIN ORDAINDUTAKO EROSKETEN DIRU-ITZULKETAREN BERMEA

PLUS ICON

Bizitza pribatuan edo lanean izandako istripu bat dela-eta aseguratua hiltzen bada edo ezintasun iraunkor osoarekin gelditzen bada, aseguratzaileak onuradunari emango dio dagokion zenbatekoa, titularraren txarteleko kontuaren laburpenean kargatutako erosketen zordunketari dagokiona, estalitako istripuaren azken hamabi hilabetetakoa.