2022

CaixaBank Payments &Consumer, E.F.C., E.P., S.A.ren (Pertsona Bakarreko Sozietatea) hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 14 egunekoa da, hots, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak jasotzen dituen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrean legez ezarrita den 30 egun naturaleko gehieneko epearen azpitik, eta 60 egun naturaleraino luza daiteke (bi alderdiak ados badaude, betiere).

2022an CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.k (Pertsona Bakarreko Sozietatea) 33.380 faktura ordaindu ditu guztira, 281 milioi eurokoak. Horietatik 29.943 faktura, 250 milioi eurokoak, hau da, fakturen bolumenaren %90a eta ordaindutako zenbatekoaren %89a, legezko mugaren barruan ordaindu dira.