Cuéntanos tu ilusión | CaixaBank Payments & Consumer
Partikularrak
Esan iezaguzu zer ilusio duzun
Kreditu lerroa
Kreditu lerroarekin, 3.000 € izango dituzu, gehienez, modu bizkorrean, gehien nahi duzuna lortzeko, ezusteko gastu bati aurre egiteko edo nahi duzunerako.
Abantailak:
- Komisiorik gabe: % 0ko azterketa, irekiera eta ezerezte komisioak.
- Berrerabilgarria: Dagoeneko itzuli duzun dirua berriro eska dezakezu.
- Erabilgarritasuna: Dirua beti erabilgarri.
- Konfidentzialtasuna: Nahi duzunerako, azalpenik eman gabe.
- Bizkortasuna: Dirua kontuan 48 ordutan.
- Lasaitasuna: Ordainketak babesteko aukerako asegurua.
Mailegu pertsonala
15.000 €-rainoko mailegu pertsonalarekin, neurrirako finantzazioa izango duzu zure proiektuak gauzatzeko.
Abantailak:
- Neurrira: Zure proiektuetara egokitutako zenbatekoa.
- Komisiorik gabe: % 0ko ikerketa eta irekiera komisioa.
- Malgutasuna: Zuk aukeratzen duzu zenbatekoa eta kuota.
- Erraztasuna: Paperik edo izapide luzerik gabe.
- Bizkortasuna: Deian bertan emango dizugu erantzuna.
- Lasaitasuna: Ordainketak babesteko aukerako asegurua.
Kreditu-txartelak
Eguneroko erosketetarako, ezusteetarako, ezohiko gastuetarako eta ilusio guztietarako, beti dago aukera bat:
Abantailak:
- Doakoak: Jaulkitze eta mantentze gasturik gabe.
- Erosoak: Erabil ditzakezu VISA onartzen duen munduko edozein saltokitan.
- Beti erabilgarri: Eskudirua atera dezakezu edozein kutxazainetik edo kontura transferitu smartphonearen bidez.
- Malguak: Erosketak hil amaieran ordain ditzakezu edo atzeratu eta nahi duzunean ordaindu.
- Seguruak: Lasaitasun guztia zuretzat eta zure erosketetarako.
- Eta, batez ere, zure ilusio guztiak betetzearen erraztasuna: telefono adimendun bat erostea, asteburu pasa joatea edo amestutako oporretara joatea.
Lotutako aseguruak
Horrela, egin beharreko bakarra erosketez eta proiektuez gozatzea da.
Abantailak:
Babesa: babestu maite duzuna ezusteen aurrean.
Lasaitasuna: finantzazioa estalita egotean sentituko duzu.
Orokortasuna: istripu-asegurua, munduko edozein lekutan.
Ezagutu gure produktuak:
Ordainketak babesteko aukerako asegurua
Doako bidaia-asegurua istripuetarako (TXARTEL guztietan)
Deskargatu aplikazioa
Ezagutu gure berritasunak
Facebook-eko kontuan
JARRAI GAITZAZU @CaixaBankpc
Síguenos en Facebook
Lagundu zaitzakegu?
JARRAI GAITZAZU @CABKPC_Responde
LinkedIn-en gaude.
JARRAI GAITZAZU